Info
Zenbat gauza egin genituen urte gutxi batzuetan. Zoritxarrez memoria ahula degu eta garai hartan ez genuen dena gordetzen zuen mobila eskutan. Argazki kamarak ere oso tarteka erabiltzen genituen...

Emanaldi honen argazkiak baditugu baina informazio gutxi...
Egin genituen saio asko ahaztuta ditugu dagoeneko eta beste batzuei buruzko informazioa berriz, nahiko galduta. Hauxe da horietakoa adibide bat.
Patxi Gaztelumendiren arrebak gonbidatuta (barkatu baina izena ez dut gogoan eta kontaktua ere galduta :-(, Nafarroan nunbait txarla erakustaldia egin genuen. Udako aterpe moduko batean. Eskerrak argazkiak ditugun, baina askoz gehiago ez. Ea denborarekin informazioa osatzeko aukera daukagun.

Emanaldiaren hasieran Zigor eta biok rolloa sartzen :-)

Ikasleen artean hizketan. Ez dirudi euren interesa gehiegi puztu nuenik :-)

Hitzegiteari utzi eta praktika hasten genuenean gaztetxoak gehiago animatzen ziren :-)

Emanaldiaren azken zatian musika jarri eta parrandarako tartea :-)

Eskerrik asko Gaztelumenditar eta gainontzeko antolatzaile eta ikasle parte hartzaileei.
